Windera S

Windera S aerosorgailua haize erregimen orotan errendimendua maximizatu eta funtzionamenduaren segurtasuna bermatzeko diseinatuta dago.

Zer da Windera S?


Windera S 3,2 kW-tako potentzia duen aerosorgailua da. Bere eraginkortasun, fidagarritasun eta segurtasunari esker nabarmentzen da eta IEC 61400-2 araudiaren arabera diseinatuta dago.

Windera S-ek industriako bi ziurtagiri zorrotzenetakoak ditu (MCS Erresuma Batuan eta Class NK Japonian). Instalazio erraza eta mantenu baxua. Aerosorgailu hau ezin hobea da urteko 5 m/s batezbesteko haize abiadura duten inguruneetan.

Ezaugarri nagusiak


  • - 3 pala, ardatz horizontala, Up Wind, Yaw pasiboa, Pitch finkoa
  • - Rotorraen altuera 12,6 metro
  • - Potentzia nominala 3,2 kW, 11 m/s-tan
  • - 4,36 metro errotore diametroa
  • - III. mota IEC 61400-2 araudiaren arabera

Alderdi nabarmengarriak


Gehienezko segurtasun eta fidagarritasuna

Hiru segurtasun maila edozein egoeratan makinaren balaztatzea bermatzeko

Gainbegiratze eta monitorizazio sistema aurreratua

Kontrola

Sendotasuna

Autodiagnostiko sistema irregulartasunak hautemateko

20 urtetako bizitza erabilgarria

Instalazio erraza eta mantenu gutxikoa.

caracteristicas windera-s Ennera
windera-s Ennera

Abantailak


POTENTZIA KURBA ETA Cp

caracteristicas windera-s Ennera
  • - GL-ek egiaztatutako Potentzia koefizientea : 0,41

URTEKO EKOIZPEN KURBA

caracteristicas windera-s Ennera
  • - Energia ekoizpena: 6.231 kWh/urtean*

  • * 5 m/s-etan

Eraginkortasuna

Urteko bataz-besteko haize abiadura 8 m/s baino baxuagoa den tokietarako haizearen energia zinetikoa elektrizitatean bihurtzeko gaitasun handiena duen tamaina txikiko aerosorgailua da Windera S.

Sorgailuaren eta bihurgailuaren eraginkortasunarek batuz Cp altua lortzen da (0,41)

Fidagarritasuna

Analisi gaitasun aurreratua Windera S-ren babes eta mantentzerako. Urrutiko komunikazioa Ennera-ren gainbegiratze zentroarekin.

Segurtasuna

Batera diseinatutako hiru segurtasun maila:

  • 1. Makinaren kontrola. Balaztatzea haize altuak antzematen direnean.
  • 2. Balaztatze elektrikoa. Pasada sistema akats elektriko edo/eta mekanikoen aurrean.
  • 3. Balaztatze mekanikoa. Segurtasuneko balaztatze zentrifugo erredundantea.

Proiektu hau kofinantzatu egin da:


UE
Gobierno Vasco
destacado caf destacado caf