Telekomunikazioak

Telefonia mugikorreko enpresetan kudeaketa energetikoaren kostuak murrizteko soluzioa.

Telekomunikazio soluzioen eskema

Telefonia mugikor operadoreek eta telefonia dorreen jabeak diren enpresek haien jarduerei lotuta dagoen kudeaketa energetikoaren kostuak murrizteko helburua dute. Kostu hau OPEX-aren % 40etik % 60era bitarteko tartean mugi daiteke.

Sareari konektatuta ez dauden telefonia mugikor dorreak ("off-grid") edo sare ahulei konektatuta daudenak gasoliozko ekipo elektrogenoek sortutako energiaren behar handia dute. Hauen logistika kostuek eta horniketa arazoek funtzionamendu kostuetan eragin handia dute.  


  • facebook
  • twitter
  • google plus

Telekomunikazioetarako soluzioen ezaugarriak


Diesel bidezko sorkuntza elektrikoak eta energi-iturri berriztagarriak batzen dituzten soluzio energetiko hibridoen garapenak, beti ere bateriaren erabilera maximizatzen denean, %20 eta %60a bitarteko aurrezkia eragin dezake.

Gure "plug & play" kontenerizatutako soluzio modularrak, 3 kW eta 20 kW-ko potentzia artekoak, telefonia mugikor dorreen ekoizpen premietara egokitzen dira.

  • Baztertutako tokietarako diseinua
  • Erabilera eta operazio erraztasuna: urruneko kontrola
  • Instalazio azkarra: kontenedore industrial estandarra
  • Kasu bakoitzerako “ad hoc” soluzioa
  • Kostu lehiakorra

Ennera-k haien OPEX-a murriztu eta optimizatu nahi duten telefonia mugikor operadoreei eta dorreen jabeei erabateko zerbitzu energetikoa eskaintzen die.

Ennera-k soluzio energetikoan inbertitzen du, berau operatu eta mantentzen du 4 eta 6 urte arteko epe aldakor batetan eta bezeroari kWh bakoitzeko tarifa edo hilabeteko tarifa finkoa kobratzen dio.

Ennera-k dorreen kudeaketa energetikoaren ardura hartzen du kontratuaren epe guztian zehar. Bezeroak ez dauka inongo ardurarik dorrearen kudeaketan . Kontratuaren epea amaitzean bezeroak dohainik jasotzen du instalakuntza guztia. 

Proiektu hau kofinantzatu egin da:


egef
gobierno vasco
destacado caf destacado caf