Planta fotovoltaikoak

Eguzki instalazio fotovoltaikoak "on-grid" edo "off-grid".

Planta fotovoltaikoak

Eguzki energia fotovoltaikoa energi iturri agorrezina da.
Plaka fotovoltaikoek eguzkitik jasotako erradiaziotik sortzen dute elektrizitatea.

Ennera-k eguzki planta fotovoltaiko proiektuak burutzen ditu, "giltza eskuan" edo "energia salmenta" modukoak. Planta hauek sareari konektatuta egon daitezke ("on-grid") edo ez ("off-grid").


  • facebook
  • twitter
  • google plus

Panel fotovoltaikoen soluzioen ezaugarriak


Sare elektrikoari konektatutako eguzki planta fotovoltaikoei buruz ("on-grid") Ennera-k, 2007an sortu zenetik, esperientzia nazional eta internazional zabala garatu du, bai eraikin publiko eta pribatuen teilatuetan instalatutako proiektuetan, bai lurreko proiektuetan. Instalatutako planta hauen potentzia kW gutxi batzuetatik hainbat MW-tara zabal daiteke.

Eguzki planta fotovoltaiko "off-grid"-en kasuan, bateria banku bati eta ekipo elektrogeno bati konekatuta daude, bata sortutako energia gordetzeko erabiltzen da eta bestea energia beharra dagoenean elektrizitatea sortu ahal izateko. Bi kasuetan instalazioaren kontrol sistema bat egongo da edozein momentutan zein energia kontsumitu behar den eta instalakuntzako zati bakoitza ze egoeratan dagoen koordinatzeko. Gisa honetako instalakuntzei hibrido deitzen zaie eta orokorrean kW gutxi eta MW gutxi bitarteko potentziak instalatzen dira.

Honako hauek dira instalakuntza hibridoen osagai nagusiak:

  • Eguzki planta fotovoltaikoa
  • Bateria bankuak
  • Ekipo elektrogenoa
  • Aerosorgailuak

Ennera-k energia kostua optimizatzen du hiru arloren azterketa sakon bati esker:

  • dagoen baliabide energetikoa
  • kokalekuaren ezaugarriak
  • bezeroaren kontsumo energetikoa

Bezeroaren kontsumo energetikoa aztertzean, beharrezkoa da urtean kontsumitutako kW-ak baino harago joatea eta bezero bakoitzaren kontsumo eredu osoa ezagutzea. Bezeroaren kontsumo kurba funtsezko eragilea da kasu bakoitzean soluzio hoberena diseinatzeko.

Ennera-k harreman komertzialak garatu ditu munduko fabrikatzaile nagusiekin eta tokiko kide sare zabal baten laguntza dauka operatzen duen merkatuetan garapenak egiteko.

Aldi berean, Ennera-tik proiektua egituratzen da kasu bakoitzean inbertsio edo finantzaketa modu hoberena bilatuz. Honi buruz informazio gehiago izateko, ikusi "Negozio Ereduak" arloa.  

destacado caf destacado caf