Mini sareak

Sorkuntza elektriko berriztagarrien sistema deszentralizatuak kostu lehiakorrekin.

Mini sare soluzioen eskema

Elektrizitatea eskura izatea funtsezko baldintza da herrialde batetako ekonomia garatzeko. Gaur egun, 1.500 pertsona baino gehiagok ez du elektrizitaterik etxean.

Mini sareen garapena hautabide lehiakorra da transmisio eta banaketa sare elektriko nazionalen hedadurarentzat, zeinen kostuak herrialde askotan instalazioa eginezina bihurtzen duen.


  • facebook
  • twitter
  • google plus

Mini sareen ezaugarriak


Diesel sorkuntza teknologia eta energia metatzea energi iturri berriztagarriekin batzen dituzten mini sare hibridoen garapenak abantailak ditu energi iturri bakarra erabiltzen dutenen aurrean.

  • Operazio eta mantenu kostuen murrizketa komunitatearentzat, haizea eta eguzkia bezalako debaldeko lehengaiak portzentaia gero eta handiagoetan erabiltzeari esker.
  • Gasolioa erabiliaz kontsumoaren kudeaketa hobea egin daiteke, baliabide naturalak ez bezela, bere erabilera kontrolatu dezakegulako.
  • Inguruko baldintzei hobeto moldatu daitezke teknologia berriztagarri ezberdinak (adib. haizea neguan eta eguzkia udan) eta metatze proportzio egokia sartuz bateriekin.

3 subsistemek osatzen dituzte mini sareak:

  • Ekoizpena
  • Banaketa korronte alterno eta zuzenean.
  • Kontsumoa edo eskaera

Gure "plug & play" kontenerizatutako soluzio modularrak, 3 kW eta 20 kW-ko potentzia artekoak, telefonia mugikor dorreen ekoizpen premietara egokitzen dira.

  • Baztertutako tokietarako diseinua
  • Erabilera eta operazio erraztasuna: urruneko kontrola
  • Instalazio azkarra: kontenedore industrial estandarra
  • Kasu bakoitzerako “ad hoc” soluzioa
  • Kostu lehiakorra

Ennera-k "giltza eskuan" moduko soluzioak eskaintzen ditu, hala ere bezeroak ez badu proiektuan inbertitu nahi energia salmentan oinarritutako zerbitzuak eskaintzearen aukera baloratu dezake.

Gure WINDERA S aerosorgailua eguzki planta bat duten soluzio hibridoen osagarria izan daiteke

Ikusi informazio gehiago eskaintzen ditugun Negozio Ereduei buruz.  

destacado caf destacado caf