LED argiztapena

LED eta eguzki energiaren batzea argiztapenerako eraginkortasun energetiko soluzioetarako.

Eraikin eta instalakuntza publikoetan energia kontsumoa arrazionalizatzeko beharrak negozio arlo berri hau sortu du Enneran. Arlo hau argiztapenaren azterketa eta kudeaketa da, energiaren ikuspuntutik geroz eta eraginkorragoak diren soluzioak bilatuz eta eguzki energia fotovoltaikoarekin integratuta. 


  • facebook
  • twitter
  • google plus

LED argiztapenaren integrazioaren ezaugarriak


 Gaur egun oraindik merkurio lurrun lanpara asko dago. Hauek elektrizitate asko kontsumitzen dute, mantenu kostu altuak dituzte eta, era berean, komunitatearentzat kostu oso altuak dira.

Energia elektriko aurrezpen proiektuek argiztapen publikoan kostu murrizketa garrantzitsuak lor ditzakete, % 80aren ingurukoak, LED argiztapena, urruneko behaketa eta instalazioen urruneko kudeaketa sistema egokiak erabiliz.

Ennera-k merkatuan dauden LED argiztapen soluzio hoberenen integrazioa burutzen du eguzki energia fotovoltaikoarekin. Eguzki kale-argi bat garatu da eguzki panel bat, bateriak eta karga erreguladore batekin. 3 eguneko funtzionamendu autonomia dauka eta eguneko 12 ordutan argiztatzen du, batezbesteko 5 orduko eguzki erradiazioa dagoen latitudeetan. Hau horrela izaten da Afrika edo Ertamerikako herrialdeetan.

Proiektu berriztagarrietan garatutako bideari jarraituz, Ennera-k "ad hoc" soluzioak eskaintzen dizkie bere bezeroei, bakoitzaren benetako premiak aztertuz.

destacado caf destacado caf