Ohar legala

ENNERA-REN WEB ORRIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Informazio orokorra

1. 1.Web gune hau ENNERA ENERGY AND MOBILITY, S.L. enpresaren jabetzakoa da (aurrerantzean, ENNERA), elkartearen helbidea: Apatta-Erreka, Uzturre kalea, 1 - 209. Bulegoa - 20400 Ibarra (Gipuzkoa) - IFZ: B-20943668. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 74. Orria, 2320. Liburukia, 8. Atala, 28970. Orrialdea.

2. Web gune honen erabiltzeko hurrengo erabilera baldintzak bete behar dira. Mesedez, adi irakurri. Web gune honetan sartzeko eta bertako materialak erabiltzeko, baldintza hauek, inolako erreserbarik gabe, irakurri eta onetsi behar dituzu.

3. ENNERA-k aurretik ohartarazi gabe egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ditzake bere web gunean, beraz, aldatu, kendu edo erantsi ditzake web gunearen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak eta horiek bere zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko modua.

Erabiltzeko baldintzak

1. Oro har, erabiltzaileak web gune hau eta baita bertako edukiak, zerbitzuak eta lotutako informazioa modu arduratsuan erabili beharko ditu nahita nahiez, legearen, moralaren, ordena publikoaren eta Ohar Legal honetan ezarritakoaren arabera. Era berean, ez ditu erabiliko web guneak eta bertako edukiek funtzionatzea eta beste erabiltzaileek horiek erabiltzea trabatzen duten moduan, edo ENNERA-ren, hornitzaileen, erabiltzaileen, edo oro har, edozein hirugarrenaren ondasunak eta eskubideak kaltetu ditzakeen edozein eratan.

2. Hain zuzen ere, eta izaera enuntziatiboarekin baina mugatzailerik gabe, Erabiltzaileak, web gune hau eta horrekin lotutako zerbitzuak erabiltzerakoan, honako hau egingo du nahita nahiez:

  • a. Web gune honen edo horrekin lotutako edozein zerbitzuren bidez, inolako ordenagailu programa, datu, birus, kode edo web gunea kaltetu dezakeen edozein gailu elektroniko ez sartzea, gordetzea edo zabaltzea, horrekin lotutako edozein zerbitzutan edo ENNERA-ren edozein ekipotan, sistematan edo saretan, edozein erabiltzailerena, hornitzailearena edo oro har, edozein hirugarrenarena, edo beste modu batera, web orriaren ohiko funtzionamendua kaltetu edo galarazi dezakeen edozein.
  • b. Nortasun faltsurik ez erabiltzea, ezta besteen nortasuna ordezkatzea ere web gunea edo horrekin lotutako edozein zerbitzu erabiltzerakoan, hala dagokionean, hirugarrenen sarbide pasahitzak edo kodeak edo bestelakoak erabiltzea barne.
  • c. ENNERA-ren, hornitzaileen edo hirugarrenen datuak, informazioak, programak edo dokumentu elektronikorik ez suntsitzea, aldatzea, baliogabetzea edo kaltetzea.
  • d. Edukiak eta zehazki web gune honen bidez lortutako informazioa ez erabiltzea publizitatea igortzeko, merkataritza helburuetarako mezuak bidaltzeko, ezta hirugarrenen datu pertsonalak jasotzeko edo gordetzeko ere.

3. ENNERA-k ez du bere gain hartuko web guneak barne hartutako edukiak gaizki erabiltzearen erantzukizunik, beraz, erantzukizuna horretara sartzen edo gaizki erabiltzen dituenarena bakarrik izango da.

4. ENNERA-k ez du inolako erantzukizunik gain hartuko hirugarrenek kudeatutako beste web gunetan eta orrietan dauden informazioarengatik, ENNERA-ren esteken (link) edo web gunearen bilatzailearen bidez horietara sartu ahal izan arren. ENNERA-ren web gunean agertzen diren estekek (link) helburu informatiboa dute bakarrik eta inolaz ere, iradokizuna, gonbidapena edo horiekiko gomendioa izango dira.

5. Atariko edukiak, zehazki, informazio eta publizitate erreferentziak, kontrakoa espresuki adierazi izan ezik, ez dira eskaintza loteslerik izango. ENNERA-k aldaketak sartzeko edo bere web gunearen egungo edukiak partzialki edo erabat kentzeko eskubidea dauka, egoki deritzonean, eta baita horiekiko sarbidea aldi baterako edo betiko debekatzeko edo murrizteko eskubidea ere.

Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko politika

1. Ohar honen bidez, ENNERA-k bere web gunearen erabiltzaileei izaera pertsonaleko datuak babesteko politikaren berri ematen die (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) erabiltzaileek askatasunez eta boluntarioki erabaki dezaten ea nahi duten ENNERA-ri ematea eskatu dakizkiokeen datuak edo informazio eskatu ondoren edo harremanetarako postontzira mezuak bidali ondoren, erabiltzaileengan lortu daitezkeen Datu Pertsonalak, eta hala dagokionean, ENNERA-k bere web gunearen bidez eskainitako zenbait zerbitzutan harpidetu edo alta emateagatik lortutako datuak. ENNERA-k politika hau aldatzeko eskubidea erreserbatzen du legegintzako edo jurisprudentziako nobedadeetara egokitzeko eta baita industria praktiketara moldatzeko ere. Holakoetan, ENNERA-k orri honetan egindako aldaketen berri emango du horiek abian jarri baino lehen.

2. Erabiltzaileak ENNERA-ri emandako informazio guztia, web gunearen bidez, online kontsulten, bidalitako formularioen, gutunen edo beste edozein komunikazio bideren bidez, osoko konfidentzialtasunarekin tratatuko da, eta bakarrik hura bildu eta eskatu zen helburuetarako erabiliko da.

3. Online kontsulten bidez bildutako Datu Pertsonalak erabiliko dira planteatutako auzietarako erantzuteko eta, hala dagokionean, erabiltzailearekin harreman komertziala mantentzeko eta produktu edo zerbitzu berriak jakinarazteko. Curriculum formularioei dagokienez, Datu Pertsonalak erabiliko dira bakarrik hautagaiak hautatzeko prozesua burutzeko. Jasotako informazioa ez da beste edozein xederako erabiliko.

4. Erabiltzailearen Datu Pertsonalak modu automatizatuan tratatuko dira. Horretarako ENNERA-k, bere erantzukizunpean, sortutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean sartuko dira. Aipatutako datuak erabiliko dira erabiltzailea web gunean, atal desberdinetan, eta berak eskainitako zerbitzuetara sartu ahal izateko.

5. Web guneko zenbait ataletara edo zerbitzutara sartzeko, erabiltzaileak Datu Pertsonal zehatzak eman behar ditu. Datu Pertsonal hauek biltzerakoan, erabiltzaileari horiek nahita nahiez eman behar dituela jakinaraziko zaio. Ez badira nahitaezko datu horiek ematen, ezingo da aipatutako ataletan edo zerbitzuetan sartu.

6. Erabiltzaileak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak onartutako eskubideak aitortu ahal izango ditu eta, bereziki, datuetan sartzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak, egokia izango balitz, eta baita bere datuak emateko emandako baimena ezeztatzeko eskubidea ere. Erabiltzaileak aipatutako eskubideak aitortu ahal izateko idatzitako eta sinatutako eskaera hurrengo posta helbidera bidali beharko du [ENNERA-ren posta helbidea]. Eskaerak honako datuak hartu beharko ditu barne: erabiltzailearen izen-abizenak, jakinarazpenak egiteko helbidea, Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia eta aitortutako eskubidearen eduki zehatza.

7. ENNERA-k bildu dituen Datu Pertsonalak gordeko ditu eta horiek aldatzea, galtzea, edo baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea saihesteko neurriak hartuko ditu. ENNERA-k zeregin horiek beteko ditu araudi aplikagarriak ezarritakoaren arabera.

8. ENNERA-k, softwarearen jabea izanik, cookie-ak erabiltzen ditu web gunearen bidez nabigatzen duten erabiltzaileei buruzko informazioan sartzeko eta Atariko erabileraren dagokion jarraipena egiteko. Datu horiek web gunearen xarma, edukia eta funtzionalitatea hobetzeko erabiltzen dira eta inolaz ere, ez zaizkie hirugarrenei igortzen edo ez dira beste xede baterako erabiltzen. Erabiltzaileak ez badu cookie-ak bere disko gogorrean instalatzerik nahi, bere nabigatzailea horiek gordetzea saihesteko moduan konfiguratu dezake. Era berean, askatasun osoz ezabatu ditzake instalatu ondoren. Hala ere, ohartarazten dizugu cookie-ak ezabatzeak zerbitzuaren kalitatea eta abiadura kaltetu ditzakeela.

Erantzukizuna baztertzea

1. Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du web gune hau eta horietan eskainitako zerbitzu bakoitza bere ardurapen osoan eta erantzukizunpean bakarrik erabiltzen dituela.

2. ENNERA-k ezin du bermatu web gune honek eta bertan eskainitako zerbitzuek une oro behar bezala funtzionatuko dutela, erabiltzailea bertan sartu ahal izango dela, eta arin, etenik gabe eta akatsik gabe erabili ahal izango dituela.

3. ENNERA-k arduraz jardungo du, sektorean oro har onetsitako erabileren arabera, web gunean birusik edo erabiltzailearen sistema, bere dokumentu elektroniko edo fitxategiak kaltetu ditzaketen bestelako elementuak egon ez daitezen, baina ezin dute bermatu aipatutako elementuak guztiz saihestuko dituela eta horrenbestez, ez dute inolako erantzukizunik hartuko euren gain, horri dagokionez erator daitezkeen kalteengatik.

destacado caf destacado caf