Nor gara

Minihidraulikoa


Ennera-ren jatorria Zaldibian duela 100 urte baino gehiago eraikitako zentral hidroelektriko batetan dago, hasiberria zen industria metalurgikoari tren-industriako osagaien zerbitzua emateko. Beranduago hau CAF bihurtu zen.

CAF


Industria hau beranduago CAF bihurtu zen, tren-industriako fabrikatzaile orokorra da, mundu osoan 7000 langile baino gehiago dauzka eta urtean 2000 milioi dolar inguruko negozio zifra dauka.

Filial energetikoa


2007. urtean, CAF-ek Ennera filial bezala egokitu zuen, helburua energia berriztagarrien arloan negozio bat hastea zelarik. Horretarako, Zaldibiako zentralaren jabetza Ennera-ri eman zion.

zaldibia Ennera

Emaitza: Ennera


Gertaera hauek Ennera-ren pentsakera zehazten dute eta bere ikuspegia banatutakoenergiaren sorkuntzarabideratzen du, dauden baliabide naturalen ustiapena bilatuz, helburua energia kostu txikiena eskaintzea delarik bezeroak eskatzen duen erabilgarritasunari erantzunez.

Ennera-ren gaur egungo ikuspegia hau da: garapenean dauden herrialdeetako bezeroei haien neurrira egindako teknologia eta soluzioak eskaintzea, energia berriztagarri eta fosilen sorkuntza teknologiak batuz eta metatze sistemak integratuz, beti ere lekuko enpresen laguntzaz.

Resultado Ennera

"Proiektu bakoitza aparta da eta giltza eskuko energia plantak eta zerbitzu energetikoak eskain ditzakegu."

Jarduera arloak


Soluzio hibridoak telekomunikazio dorreentzat
Mini sareak
Eguzki proiektu fotovoltaikoak
Argiztapena LED teknologiarekin

Windera S

Potentzia gutxiko aerosorgailu bat fabrikatu eta merkaturatzen dugu, azkeneko generazioko gure teknologiarekin garatuta.

Áreas de actividad Ennera

Presentzia munduan


Ennera-ren egoitza Ibarran, Gipuzkoa (Espainia) dago eta Madrilen bulego bat dugu.

2007an sortu zenetik, Ennera-k eguzki proiektu fotovoltaiko sorta handia eraiki du Espainian. Internazionalizazio programaren barne proiektu berriztagarriak burutzen ari da El Salvador, Japonia, Jordan, Argentina, Zimbabwe, Mauritania, Sao Tome eta Afganistanen.

Gaur egun, Ennera-k sukurtsalak / bulegoak Argentinan, Kolonbian, El Salvador, Jordan eta Japonian ditu eta Afrikan eta Ertamerikan hazten ari diren merkatuetan etengabe ezartzen ari da. Bertako kideekin epe luzerako harremanetan intentsiboki lan egiten du.

presencia global ennera

Enpresaren politika


ENNERAren Zuzendaritzak adierazten du Kalitatea, Ingurumenaren Babesa eta Zaintzea, eta laneko segurtasun eta osasunaren Kudeaketa, helburu iraunkor bat direla konpainian ematen burutzen diren jarduera guztietan.

Zuzendaritzaren konpromezua da, Kalitate, Ingurumen eta Segurtasun eta Osasun Politika ezarri, partekatu, eta konpainiako lankideak parte-hartzaile izatera lortzea. Konpainiaren kudeaketa bermatuko duten UNE-ko ISO 9001:2015, 14001:2015 eta ISO45001:2018 legeetan oinarrituz bere helburuak lortzeko.

destacado caf destacado caf